Lege oharra
OREKA INFORMATION TECHNOLOGIES, S.L.-ek, webgunearen arduradun, aurrerantzean OREKA IT, hurrengo dokumentua jartzen du erabiltzaileen esku, uztailaren 11ko 34/2002 Legean, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa, xedatutako betebeharrak betetzeko xedearekin, baita webgunearen erabiltzaile guztiei erabilpen-baldintzen berri emateko ere.
Webgune honetara sartzen den pertsona orok erabiltzaile rola bere gain hartzen du, hemen ezarritako xedapenak zorrotz betetzeko konpromisoa hartuz, bai eta aplikagarria den beste edozein lege-xedapen ere.
Webgunera sartzen den erabiltzailea adin txikikoa izatekotan, aldez aurretik bere gurasoen edo legezko tutoreen baimena eskuratu behar izango du, zeinak arduradunak izango diren, edozein kasutan, ardurapean dituzten adingabeek egindako ekintzen aurrean. Arestian aipatu ditugun betebeharrak bete gabe adin txikikoek datu pertsonalen bat ematen badigute, OREKA ITek ez du ekintza horretatik eratorritako inolako erantzukizunik bere gain hartuko
OREKA ITek beretzat gordetzen du bere webgunearen edukia, diseinua eta estekak aldatu, ezabatu, deuseztatu edo murrizteko eskubidea, erabiltzaileei aldaketa hauen berri aurrez emateko edo jakinarazteko betebeharrik izan gabe.
1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Sozietatearen izena: OREKA INFORMATION TECHNOLOGIES, S.L.
Izen komertziala: OREKA IT
I.F.Z.: B01451756
Helbidea: Zumar Hiribidea 1, D IV Eraikina, 243 Bulegoa
Email: orekait@orekait.com
Erregistroko inskripzioaren datuak:
- Arabako Merkatariza Erregistroa, 1413. liburukia, 55. folioa, VI-14108 zenbakidun orria, 1. inskripzioa.
2. XEDEA
Webgunearen bitartez erabiltzaileei gure zerbitzuei buruzko informazioa eskuratzeko aukera eskaini nahi diegu.
3. DATU PERTSONALEN BABESA
Zerbitzuren bat erabiltzeko, Erabiltzaileak datu pertsonal batzuk eman behar ditu aldez aurretik, erabiltzaileak berak bermatu behar duelarik emandako datuen egiazkotasuna, zehaztasuna, zinezkotasuna eta indarraldia. OREKA ITek era automatizatuan erabiliko ditu datu hauek eta dagozkien segurtasun neurriak aplikatuko ditu, DBEO, DPBEDBLO eta LSSI (Ley de Servicios de la Sociedad de la Información-Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legea) betez. Erabiltzaileak datu pertsonalen tratamenduan jarraitutako politika eskura dezake, bai eta aurrez ezarritako helburuak ere, Pribatutasun Politikan definitutako baldintzetan.
4. JABETZA INDUSTRIAL ETA INTELEKTUALA
Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du Webgunean agertzen diren eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, irudiak, logoak, ikonoak, botoiak, softwareak, izen komertzialak, markak edo industrian edota merkataritzan erabilgarriak diren ikur guztiak Jabetza Intelektualeko eskubideen mende daudela eta marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri guztiak, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak, webgunean txertatutako eduki edota bestelako elementu guztien gainekoak, enpresaren edota hirugarrengoen jabetza esklusibokoak direla, zeintzuek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa daukaten. Horregatik guztiarengatik Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du eduki hauek ez erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko, eskura jartzeko edo beste edozein eratan eduki horiek publikoki komunikatzeko, transformatzeko edo eraldatzeko, eta aurreko betebeharrak ez betetzetik eratorritako erreklamazioen berri emateko enpresari. Ezein kasutan Webgunerako sarbideak ez du eskubide horien uko egitea, eskualdatzea, lizentzia edo lagapen oso edo partziala suposatzen, berariaz kontrakoa ezartzen ez bada. Webgunearen Erabilera-Baldintza Orokor hauek ez diete Erabiltzaileei hemen berariaz aurreikusitakoez gain Webgunea edota Edukia erabiltzeko, eraldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki komunikatzeko bestelako eskubiderik ematen. Zeinahi eskubideren beste edozein erabilera edo ustiapenerako, aldez aurretik berariazko baimena eman beharko du eragindako enpresak edo eskubideen hirugarren titularrak.
Edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, ordenagailu-programak, iturburu-kodeak eta, oro har, Espazio honetako edozein sorkuntza intelektual, bai eta Espazio osoa bera ere, multimediako artelan gisa, jabetza intelektualaren arloko legeriak babestuta daude egilearen eskubide gisa. Enpresa Webgunearen diseinu grafikoa, menuak, nabigazio-botoiak, HTML kodea, testuak, irudiak, testurak, grafikoak eta Webgunearen beste edozein eduki osatzen duten elementuen titularra da edo, edozein kasutan, elementu hauen erabilpenerako dagokion baimena dauka. Webgunean adierazitako edukia ezin da erreproduzitu ez osorik ezta partzialki ere, ezta igorri edo informazioa berreskuratzeko ezein sisteman erregistratu ere, ezein eratan eta ezein bitartekoz, aipatutako Entitatearen aldez aurreko idatzizko baimena izan ezean.
Era berean, debekatuta dago «copyright»-a ezabatu, saihestu edota manipulatzea, bai eta babes-gailu teknikoak ere edo edukiek izan lezaketen edozein informazio-mekanismo. Webgune honen Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du aipatutako eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiek urra dezakeen edozein jarduera ekiditeko, nolanahi ere, enpresak beretzat gordetzen duelarik jabetza intelektual edo industrialeko bere legezko eskubideak defendatzeko dagozkion bitarteko edo lege-ekintzaren erabilera.
5. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK ETA ERANTZUKIZUNAK
Erabiltzaileak hurrengoa betetzeko konpromisoa hartzen du:
- Webgunearen erabilpen egokia eta zilegia egitea, bai eta eduki eta zerbitzuena ere, hurrengoaren arabera: (i) une bakoitzean aplikagarria den legeria; (ii) Webgunea Erabiltzeko Baldintza Orokorrak; (iii) oro har onartutako morala eta ohitura onak eta (iv) ordena publikoa.
- Webgunera sartzeko beharrezkoak diren bitarteko eta eskakizun tekniko guztietaz hornitzea.
- Datu pertsonalekin Webgunean formularioak betetzean egiazko informazioa ematea eta une oro eguneratuta izatea, une bakoitzean, Erabiltzailearen benetako egoerari erantzuna eman diezaion. Erabiltzailea izango da egindako adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule bakarra, bai eta emandako informazioak enpresari edo hirugarrenei eragindako kalteena ere.
Aurreko atalean adierazitakoa gorabehera Erabiltzaileak hurrengoari uko egin beharko dio:
- Webgunearen edota edukien baimenik gabeko edo iruzurrezko erabilpena egitea zilegiak ez diren helburu edo emaitzetarako, Erabilera-Baldintza Orokor hauetan debekaturikoak, hirugarrenen eskubideentzako edo interesentzako kaltegarriak izan daitezkeenak, edo edozein modutan zerbitzuen edo dokumentuen, artxiboen eta edozein ekipo informatikotan biltegiratutako edukien erabilpen arrunta kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo eragotz dezakeena.
- Webguneko baliabide edo eremu mugatuetara sartzea edo sartzen saiatzea, sarbide horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.
- Webgunearen, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea.
- Enpresaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoak kaltetu ditzaketen birus informatikoak edo beste edozein sistema fisiko edo logiko sartu edo sarean zabaltzea.
- Enpresaren, hirugarren hornitzaileen edo beste Erabiltzaileen datuak eskuratzen, erabiltzen edota manipulatzen saiatzea.
- Edukiak erreproduzitzea edo kopiatzea, zabaltzea, edozein komunikazio publiko motaren bidez publikoaren sarbidea baimentzea, hauek transformatzea edo eraldatzea, dagozkien eskubideen titularraren baimena izan edo legalki baimenduta egon ezean.
- Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei buruzko oharrak eta enpresaren edo hirugarrenen eskubideak identifikatzeko edukietan txertatutako bestelako datuak ezabatu, ezkutatu edo manipulatzea, bai eta edukietan erantsi daitezkeen babes-gailu teknikoak edo edozein informazio-mekanismo ere.
- Edukiak lortzea edo lortzen saiatzea, horretarako, kasuaren arabera, zure esku helburu honekin jarri ez diren edo edukiak aurkitzen diren webguneetan berariaz adierazi ez diren bitarteko edo prozedurak erabiliz edo, oro har, Interneten erabili ohi direnen ezberdinak Webgunearen edota edukien kalte- edo erabilezintasun-arriskua ez suposatzeagatik.
- Bereziki, eta adierazgarri gisa eta ez zehatz gisa, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du informazioak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu- edota irudi-fitxategiak, argazkiak, grabazioak, software eta, orokorrean, jarraian zerrendatzen direnak betetzen dituen edozein motako materialik ez igortzeko, zabaltzeko edo hirugarrenen eskura jartzeko:
- Konstituzioan, Nazioarteko Tratatuetan eta indarrean dagoen gainerako legedian aitortutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen kontrakoa aurkakoa dena, hauek gutxiesten dituena edo haien aurka egiten duena edozein eratan.
- Delitu-jardunak, iraingarriak, difamagarriak, indarkeriazkoak edo, oro har, legearen, moralaren, orokorrean onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren aurkakoak eragin, bultzatu edo sustatzen dituenak.
- Sexu-, arraza-, erlijio-, sinesmen-, adin- edo izaera-arrazoiengatik diskriminaziozko jarduerak, jarrerak edo pentsamenduak eragin, bultzatu edo sustatzen dituena.
- Delituzko, indarkeriazko, irainezko, kaltegarri, apalgarri edo, oro har, legearen, moralaren eta orokorrean onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren aurkako produktu, elementu, mezu edota zerbituak eransten, eskura jartzen edo hauetarako sarbidea ahalbidetzen duena.
- Onartezina den antsietate- edo beldur-egoera eragin edo eragin dezakeena.
- Arriskutsuak, galzoriak edo osasun eta oreka psikikoarentzat kaltegarriak diren jardunbideetan parte hartzera bultzatu edo eragiten duena.
- Enpresaren edo hirugarrenen babes intelektual edo industrialaren arloko legediak babestua dagoena, egin nahi den erabilera baimendu ez denean.
- Ohorearen, norberaren eta familiaren intimitatearen edo pertsonen irudiaren aurkakoa dena.
- Edozein publizitate mota dena.
- Webgunearen funtzionamendu arrunta eragozten duen edozein birus edo programa duena.
Webgunearen edozein zerbitzu edota edukitara sartzeko pasahitza emango balitzaizu, era arduratsuan erabili beharko duzu, uneoro isilpean gordez. Horrela, haren zaintza eta konfidentzialtasun egokiaren erantzule izango zara, hirugarrenei aldi baterako edo iraunkorki ez lagatzeko konpromisoa hartuz, ezta kanpoko pertsonei aipatutako zerbitzu edota edukiei sartzen ez uztekoa ere. Era berean, pasahitzaren erabilpen okerra suposa dezakeen edozein jazoera sozietateari jakinarazi beharko diozu, hala nola lapurreta, galera edo baimenik gabeko sarbidea, berehalako baliogabetzeko xedearekin. Ondorioz, aurreko jakinarazpena egiten ez duzun bitartean, enpresa zure pasahitzaren erabilpen okerretik erator daitekeen erantzukizun orotik salbuetsita egongo da, zure erantzukizuna izango delarik edozein legez kanpoko hirugarrenek egindako Webgunearen eduki edota zerbitzuen legez kontrako edozein erabilera. Zabarkeriaz edo doloz beteko ez bazenu Erabilera-Baldintza Orokorretan ezarritako edozein betebehar, ez-betetze horrek enpresari eragin liezazkiokeen kalte eta galera guztiengandik erantzun beharko duzu.
6. ERANTZUKIZUNAK
Ez da bermatzen etengabeko sarbidea, ezta kontrolpetik kanpo dauden faktore edo baldintzek eragotzi, zaildu edo eten dezaketen webguneko elementu edo informazioen bistaratze, deskarga edo erabilgarritasun zuzena ere. Ez da erantzule izango eskainitako eduki edo informazioen sarbideen ondorioz har daitezkeen erabakiengatik.
Enpresa ez da erantzule izango zerbitzua emateko ezintasunarengatik, baldin eta elektrizitate-horniduraren etenaldi luzeek, telekomunikazio-lineek, gizarte gatazkek, grebek, matxinadek, leherketek, uholdeek, Gobernuaren ekintza eta ez-egiteek eta, orokorrean, ezinbesteko edo ustekabeko edozein kasuk eragiten badute.
Zerbitzua eten egin ahal izango da, edo Erabiltzailearekiko harremana berehala ebatzi, Webgunearen edo bertan eskainitako edozein zerbitzuren erabilpen Erabilera-Baldintza Orokor hauen kontrakoa dela antzematen bada. Ez gara erantzule izango Webgunearen erabileratik eratorritako kalte, galera, erreklamazio edo gastuengatik.
Kalteak eragin ditzaketen edukiak ahalik eta lasterren ezabatzearen erantzule izango da soilik, betiere hala jakinarazi bazaio. Bereziki, ez gara erantzule izango hurrengoetatik eratorri daitezkeen kalteengatik:
- Interferentziak, eteteak, zenbakizko edo tipografia-akatsak, hutsegiteak, omisioak, telefonia-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak sistema elektronikoan, telekomunikazio-lineen eta -sareen hutsek, gainkargek eta akatsek edo enpresaren kontrolpetik kanpo dagoen beste edozein kausak eraginda.
- Sarbide ilegitimoak edozein motatako programa gaiztoak erabiliz eta edozein komunikabideren bidez, hala nola birus informatikoak edo beste edozein.
- Webgunearen gehiegizko erabilera okerra edo desegokia.
- Segurtasun- edo nabigazio-akatsak, nabigatzailearen funtzionamendu okerrak edo haren eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeak eraginda. Webgunearen administratzaileak beretzat gordetzen du Webgunean dagoen edozein eduki edo informazio osorik edo partzialki kentzeko eskubidea.
Enpresak ez du erantzukizunik izango Webgunearen Erabiltzaileek erabilera libreko zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik. Era berean, ez du inolako erantzukizunik izango datuak biltzeko inprimakietan jaso daitezkeen eduki eta informazioengatik, eta kontsulta- eta zalantza-zerbitzuak emateko baino ez dira izango. Bestalde, zerbitzu hauek legez kontra edo behar ez bezala erabiltzeagatik kalteak eta galerak sortuz gero, eragindako kalte-galerengatik erreklamatu ahal izango da Erabiltzailea.
Enpresa onik mantenduko duzu Webgunean sartzearen edo hura erabiltzearen ondoriozko hirugarrenen erreklamazio, ekintza edo demandengatik eratorritako edozein kalte edo galeraren aurrean. Era berean, zure aldetik “robotak”, “spiderrak”, “crawlerak” edo datuak bildu edo ateratzeko helburuarekin antzeko tresnen erabileraren edo Webgunearen funtzionamenduaren gain zentzugabeko karga ezartzen duen beste edozein jokaeraren ondoriozko kalte-galeren ordaina ematera behartzen zara.
7. HIPERESTEKA
Erabiltzailea behartu egiten da ezein modutan Webgunea erreproduzitzera, ezta hiperesteka edo hiperloturaren bitartez ere, ezta bere edukiak ere, fitxategiaren arduradunaren berariazko baimen idatzia izan ezean.
Webguneak beste webgune batzuetara estekak izan ditzake, hirugarrenek kudeatutakoak, Erabiltzaileari enpresa laguntzaile edota babesleen informaziorako sarbidea errazteko xedearekin. Horren arabera, enpresak ez du erantzukizunik izango aipatutako Webguneen edukien gainean, eta ez da hirugarrenen esteken bitartez hirugarrenei eskain dakizkieeken zerbitzu edota informazioaren berme-emaile ezta/edo eskaintzaile izango.
Erabiltzaileari eskubide mugatua, ezeztagarria eta ez esklusiboa ematen zaio Webgunearen orri nagusirako estekak sortzeko, erabilera pribaturako eta ez komertzialerako. Gure Webgunerako esteka daukaten Webguneek (i) ezingo dute bere lotura faltsutu ezta esteka hori baimendu egin dela baieztatu ere, ezta markak, izendapenak, izen komertzialak, logotipoak edo gure sozietatearen adierazgarri diren bestelako zeinu bereizgarriak sartu ere; (ii) ezingo dute gustu txartzat, lizuntzat, iraingarritzat, polemikotzat, indarkeria edo sexu-, arraza- edo erlijio-arrazoiengatik diskriminazioa bultzatzen dutelakotzat, ordena publikoaren aurkakotzat edo legez kontrakotzat jo daitezkeen edukiak barneratu; (iii) ezingo dute orrialde nagusiaz bestelako Webgunearen beste ezein orrialde estekatu; (iv) Webgunearen helbidearen berarekin estekatu beharko du, esteka gauzatzen duen webguneak Webgunea bere web-aren zati bezala edo haren “frame” baten barruan erreproduzitzea baimendu gabe, ezta Webgunearen edozein orrialderen gainean “browser”-a sortzea ere. Enpresak edozein unetan eskatu ahal izango du Webgunerako edozein esteka ezabatzeko, zeinaren ondoren segituan ezabatu beharko den.
Enpresak ezin ditu Webgunea helburu duten estekak dituzten beste webguneek emandako informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak kontrolatu.
8. COOKIAK
Enpresak Webgunean “cookie” teknologia erabiltzeko eskubidea beretzat gordetzen du, ohiko Erabiltzaile gisa antzemateko xedearekin eta Webgunearen zure erabilera pertsonalizatzeko, zure hizkuntzaren aurretiko hautaketaren edo eduki desiratuago edo espezifikoagoen bitartez.
Erabiltzaileak Cookien erabileran jarraitutako politika balia dezake, Cookie-n Politikan zehaztutako baldintzetan.
9. ADIERAZPENAK ETA BERMEAK
Oro har, Webgunean eskainitako eduki eta zerbitzuak izaera informatiboa besterik ez dute. Horrenbestez, horiek eskaintzerakoan, ez da Webgunean eskainitako eduki eta zerbitzuen gaineko bermerik ezta adierazpenik ere emango, besteak beste, zilegitasun-, fidagarritasun-, erabilgarritasun-, egiazkotasun-, zehaztasun- edo merkaturagarritasun-bermeak barneratuz, legez aitorpen edo berme hauek baztertzea ezinezkoa denean izan ezik.
OREKA IT-k beretzat gordetzen du webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea, baita edukiak, informazioak etab. edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe zabaltzekoa ere eta, hortaz, arrazoizko aldizkakotasunarekin hauek kontsultatzea gomendatzen da, aldaketarik eman bada.
10. EZTABAIDAK EBAZTEA. LEKE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Erabilera-Baldintza Orokor hauek, bai eta Webgunearen erabilera ere, espainiar legediak arautuko ditu. Edozein eztabaida ebazteko, aldeek Arabako Epaitegi eta Auzitegiei joko dute.
Erabilera-Baldintza Orokor hauetako edozein hitzartze eskaezina edo baliogabea izatekotan aplikagarria zaion legeriari jarraituz edo ebazpen judizial edo administratibo baten ondorioz, eskaezin edo baliogabetasun horrek ez luke suposatuko Erabilera-Baldintza Orokor hauek oro har eskaezinak edo baliogabeak direla. Kasu horietan, enpresak aldatu edo ordeztu egingo du hitzartze hori baliozkoa eta galdagarria den batengatik eta, ahal den neurrian, jatorrizko hitzartzean adierazitako helburu eta xedea lortzen duena.