TicketBai ETEentzako

TicketBai martxan
2022ko urtarrilaren 1tik

Enpresa edo autonomoa bazara, TicketBaik eragiten dizu eta informazio hau zuretzat da.

2022ko urtarrilaren 1ean amaitu zen TicketBai borondatez ezartzeko epea, eta merkataritza-jarduera bat egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona fisiko eta juridiko guztiek baldintzak betetzen dituen fakturazio-software bat erabili beharko dute.

Eta, zeintzuk dira baldintza horiek? Foru-ogasun bakoitzak ezaugarri propio batzuk ezarri baditu ere, helburua argia da: jaulkitako faktura guztien trazabilitate-prozesu bat ezartzea, produktua edo zerbitzua, zenbatekoa edo ordaintzeko modua gorabehera.

Derrigorrezko aldiari begira prest egoteko, indarrean dago lurralde guztietan. Zure enpresak software bat behar du jaulkitako faktura guztiak egokitzeko eta informazioa dagokion foru-ogasunari denbora errealean bidaltzeko.

Zure enpresaren tamaina edozein dela ere, TicketBairen baldintzak betetzeaz gain, zure prozesuak modu integratuan kudeatzeko aukera emango dizun softwarea dugu Oreka IT-n, eta informazioa denbora errealean lortuko duzu, erabakiak ahalik eta ondoen hartzeko.

Oreka IT, TicketBai & Batuz Solution soluzioa hobeto ezagutzeko bideo hau ikus dezakezu.