Ordutegi kontrolerako gure tresnaren azken nobedadeak aurkezten dizkizugu.


 

Langileen lanaldiaren erregistroa mota guztietako enpresentzat derrigorrezkoa denetik, eskaria handitu egin da, prozesu hori egunero kudeatzen lagunduko duten soluzio digitalen beharrak eraginda. Oreka ITn, guk garatutako % 100eko soluzioa atera genuen, era guztietako enpresetara egokitu daitekeen irtenbide arin eta eskalagarri bat emateko.

 

Fitxaketak egiteaz gain, oporrak eta kontingenteak kudeatzeko aukera emango dizu, eta absentismo-eskaerak onartu eta baztertu ahal izango dituzu, baita langile bakoitzaren laburpena ikusi ere. Gainera, geolokalizazioa aktibatzeko aukera ematen du, langileentzako mugikortasun-irtenbide bat behar duten enpresentzat. Duela gutxi, hainbat hobekuntza egin ditugu, hala nola hainbat lan-egutegi sortu eta esleitu, eta lan-bajak eta baimen-motak jasotzeko aukera.

 

Webinar honetan, gehitutako berrikuntza nagusiak aurkezten ditugu, baita jada existitzen diren oinarrizko funtzionalitateen errepasoa eta konponbidearen ikuspegi orokorra ere. 2022an fitxaketak kudeatzeko cloud soluzio azkar eta arin bat izan nahi baduzu, euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri, hau da zure tresna.



Ikus dezakezu produktua hemen: https://orekait.com/wp-content/upload…